7
Egilea
Roberto Fraga 1960an jaio zen,
Coruñan. Frantzian bizi izan da umetatik.
Gaur egun, emaztearekin eta bi alabekin
bizi da Saint-Malon. Asko bidaiatu du
bizi osoan, eta denetariko lanetan aritua
da: distantzia luzeko gidari, delineatzaile,
marinel, agente, itsaspekari eta kostazain.
Roberto Fragak jokoak asmatzen dihardu
orain 20 urtetik baino gehiagotik, eta
35 bat argitaratu ditu. HABA progra-
man sartuta daude, besteak beste, hark
asmaturiko “Los tararafantes” joko zoroa
eta “¡Dicho y hecho!” joko hezigarria.
Azken horrek, gainera, 2007ko haur-joko
onenaren izendapena lortu zuen, eta joko
hezigarrien Alemaniako saria irabazi zuen
2007an.
Irudigilea
Martina Leykamm 1975ean jaio zen.
Diseinu grafikoa ikasi zuen Nurenbergen,
eta komunikazio-diseinua Londresen.
2000. urteaz geroztik Berlinen bizi da,
eta diseinatzaile grafiko autonomo gisa
dihardu. HABA programarako joko eta
liburu ugari ilustratu ditu: besteak beste,
“El monstruo de los calcetines” eta “
¡Dicho y hecho!”.